Izena eman - poctefa
IZEN-EMATE ITXITA
Premiazko komunikazioa egin behar baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan:
Eskualde arteko Lankidetza eta Kanpo Herritarren Zerbitzua
Zuzendaria: Pello Pellejero Goñi
Eskualde arteko eta mugaz gaindiko Lankidetza Atala
Arduraduna: Marina Roncal Delgado
Teknikaria: Mercedes Vilches Plaza
Telefonoa: 848421981
MUGAZ GAINDIKO LANKIDETZAKO MIKROPROIEKTUEN DEIALDIA
Epea: ITXITA (Deialdia priektuen instrukzio fasean dago)
Mugaz gaindiko lankidetza dinamizatu eta biziberritzeko helburuarekin, Europa herritarrengana hurbilduz, Pirinioetako Lan Elkarteak Espainiaren, Frantziaren eta Andorraren arteko mugaz gaindiko lankidetzako mikroproiektuen lehen deialdia egin du.
Diru-laguntzen deialdi hau Espainia-Frantzia-Andorra (POCTEFA) 2007-2013 Lurralde Lankidetzarako Programa Operatiboko soberakin batekin finantzatzen da. Programa hori estatu kideei (Espainia eta Frantzia) transferitu zitzaien, ekarpen nazional gisa, eta EGEF funtsen izaera galdu zuen.
Deialdi honek 575.000 euro bideratuko ditu lurralde hautagarriko eragileen arteko lurralde-lankidetzako mikroproiektuen % 100 finantzatzeko.
Aurkezten diren proiektuek ekintza zehatz eta berritzaileak eta mugaz gaindiko hurbiltasun-proiektuak jarri beharko dituzte abian, kulturaren, turismoaren, kirolaren, hezkuntzaren, gazteriaren, gizarte-ekintzaren, osasunaren, nekazaritzaren, nekazaritzako elikagaien sektorearen eta ingurumenaren arloetan.
DEIALDIAN SARTZEN DEN LURRALDEA