21-27KO POCTEFA - poctefa

21-27KO POCTEFA PROGRAMA (aurrerapena)
Interreg VI‑A Espainia‑Frantzia‑Andorra (POCTEFA 2021-2027) mugaz gaindiko Europako programa mugaldeko lurraldeen garapen jasangarria bultzatzeko sortu da, eta bere belaunaldiko seigarrena izango da lurralde horretan.
Pirinioetako Lan Elkartearen Partzuergoa (PLE) da gaur egungo 2014-2020 POCTEFAren kudeaketa-agintaritza, eta Interreg VI-A Espainia-Frantzia-Andorra (POCTEFA 2021-2027) kudeatzeko agintaritza izango da.
Interreg VI‑A Espainia‑Frantzia‑Andorra (POCTEFA 2021-2027) programa 2022ko azaroaren 23an onartu zuen Europako Batzordeak.
Dagoeneko eskuragarri dago POCTEFA 2021-2027 programaren dokumentazio guztia, hemen kontsulta daiteke.